Loading...

Borja Sémper

Irunen jaio zen 1976an. Ibilbide politikoa udalerri horretako zinegotzi eta alkateorde hasi zuen. Egun, Alderdi Popularraren eleduna da Eusko Legebiltzarrean eta, 2009tik, Gipuzkoako Alderdi Popularraren presidentea ere bai.

Borja Semper

“Freskotasun hori dakar; sekula ez du amore ematen eta, batzuetan, deserosoa izaten da”

Alfonso Alonso, Euskadiko Alderdi Popularraren Presidentea eta Osasun Ministroa

“Gaztetasun nahikoa dauka, eskarmentu nahikoa…”.”

Risto Mejide, Espejo Público Antena 3

“Adorea, irmotasuna eta indarra; Borjak sarritan erakutsi du.”

Susana Griso, Espejo Público Antena 3

“Kritika egiteko beldurrik gabeko politikaria”

La Sexta noche, Noviembre 2013

"Parean duzun morroi hori da, entzuten ari zaizuna"

Jot Down, Enero 2013

"PPko politikari mediatikoenetakoa"

Vanity Fair, Marzo 2015

"Etorkizun handieneko politikarietako bat"

Ekonomia eta enplegua

Alderdi Popularrak gobernuan emandako lau urteek balio izan dute Espainia krisitik ateratzeko. Datozenek balio behar digute eredu ekonomiko berritzaile eta lehiakorra finkatzeko, aberastasuna eta enplega sortzeko gai, gure baliabide nagusia optimizatzea ahalbidetuko diguna: gure giza kapitala.

Ezin gara pozik egon aberastasunaren sorkuntzak lagundu arte murrizten krisiak eta langabeziaren igoerak eragindako desberdintasuna, soldata- eta aberastasun-arraila. Ez gara ariko etorkizuna eraikitzen gazte guztiek lana izan arte, gazteen artean % 40ko langabezia-tasa asaldagarria ezabatu arte.

Ingurumena

Ingurumenaren babesa guztion -herritar, erakunde eta enpresen- konpromisoa da klima-aldaketak dakarren mundu-mailako erronkari aurre egiteko.

Adostasuna behar dugu, gure Planetaren babesa merkatu askatasunarekin eta ekonomiarekin uztartuko duena. Neurri zehatzak eragin behar ditu; Europakoekin koordinatuta, eta presio fiskala areagotu gabe, beti sustatu behar dute kontsumitzaileek eta enpresek kontzientzia hartzea, hala nola jendarteak berak proposaturiko ekimen onuragarrien garapena. Ziur egonda ingurumenarekiko hazkunde ekonomiko adeitsua oraintxe dela beharrezkoa, baina gure seme-alabei begira bete beharreko konpromisoa ere badela.

Gipuzkoa

Aldaketa-garaian gaude. Gipuzkoarrok ezin dugu atzean geratu. Honaino iritsi gara izanda, historian, aitzindariak, aldaketaren abangoardia. Beti egin izan dugu aurrera gure identitatea, gure balioak, gure izaera eta jokabidea sendoagoak bilakatuta.

Horrexek definitzen du hoberen Gipuzkoa: jarduteko eta aldatzeko gaitasunak, bestelako hasierak sortzeko eta berriztatzeko ahalmenak. Amaiera eman behar diegu bereizketa-garaiei, botere-kuotak lortzeko ika-mika antzu horiei. Gakoa da politika eta erakundeak herritarren zerbitzura jartzea. Adimenez eta maila guztietan: Gipuzkoan, Euskadin, Espainian eta Europan. Benetako gizabidezko soberania, pertsonena, oinarri izango duen sistema dinamikoa eraikita.

Espainia

Espainia demokrazian jaso izan dugu. Orain, Demokraziaren Espainia eraikitzea dagokigu: proiektu irekia eta pertsona guztien parte-hartzean oinarritua. Talentua eta ekimenak (norbanakoenak, sozialak, enpresarialak) bat egingo dituen proiektua. Proiektu orokorra, gipuzkoarroi eta euskaldun guztioi ahalmena emango diguna mugak gainditzeko eta bestelako jendarteak eskainiko dizkigun aukerei etekina ateratzeko; ahalbidetuko duena gure proiektuak beste batzuen asmoekin elkarlotzea eta, hala, beren ahalmenik handiena garatzea.

Hurrengo Ekitaldiak

 

 

Elkartu nahi duzu Borja Sémperrekin?

Proposa iezaguzu zure ideia eta laster barru zurekin harremanetan jarriko gara.








 

 

logopopulares